andoni egana
HITZ ETZANAK

Zazpi

2023ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Adiskide musikagile batek, lan berri bat sortu orduko, alboan duenari, bikotekideari, deitzeko ohitura du, bai lehen eta bai orain. Baina egiten dion galdera aldatu omen du denborarekin. Lehen, «gustatzen zaizu?» galdetzen zion. Baiezko erantzuna desio izaten zuen, noski. Orain, adinean aurrera, musika asko entzun eta lan mordoa egin eta argitaratua duenean, bestelakoa du kezka: «Ezaguna egiten zaizu?», galdetzen dio. Eta ezezkoa du helburu; beldur da bere burua kopiatzen ari den edo ustekabean beste norbaiten iturritik hurrup handiegia egin duen.

Ezagutu nuen bertsolari bat, besteren bertso-diskoak edo besteren bertso-jarri sortak inoiz entzun edo irakurtzen ez zituena. Propio. «Nola ba? Neu konturatu gabe, igual haienak botatzen hasiko nintzateke», arrazoitzen zuen hautua. Bestelako talaiak saiatzeak zekarzkeen onura-kalterik probatu gabe, estilo bere-bereari eutsi zion beti.

Ramon Lazkano konpositorearen hitzak irakurri ditugu berripaper honetan: «Sortzaile guztiok jabetzen gara besteen lanez gureari forma emateko». Lagun musikagilearen kezka bere egiten du, eta onartzen, besteen lanak norberarenean izan dezakeen eragina. «Azken batean, notak zazpi baino ez dira!», esaten du maiz nire lagunak. Hitzak, zorionez, zazpi baino gehiago dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.