Onintza Enbeita.
BIRA

Inspirazioa

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Inbidia ematen dit inspirazioaz hitz egiten didan jendeak; batez ere, haren mirariez sinetsita daudenek. Nik nahi nuke gauero istorio eder batekin esnatu. Bueno, gauero asko da: astean birritan esnatzearekin konforme egongo nintzateke. Izan ere, gauza ederra izan behar du gauean esnatu eta idazteko gauza eder bat izateak edo bertsorik onenaren amaiera gogoratzeak.

Kontua da niri ez zaidala gertatzen. Lanaren ondorioz baino ez ditut artikuluak idazten, eta erromantizismorik gabe onartzen dut beti ez direla ederrak izaten. Eta hala ere, lanean jarraitzen dut egunen batean eder-eder bat idatz dezadan.

Bertsoekin ere antzera gertatzen da: txapelketa hitzak gure bizitza inbaditzen duen aldiro, lanean hasten gara. Bakoitzak ahal duena egiten du: gehienetan ez da nahikoa izaten, edo hori pentsatzen dugu. Ordea, lan horren emaitza da gure buruarekin lortuko digun bakea, eta batzuetan oso entrenatuta zaudenean, inspiratu egiten zara. Zeure buruarekin seguru zaudenean, errazagoa da arriskuak hartzea edo esperimentatzea edo edozer. Segurtasuna behar da norbere burua mugaraino eramateko.

Futboleko entrenatzaile batek esan omen zuen zortea opatu ziotenean: Ā«Zenbat eta gehiago entrenatzen duzun, orduan eta zorte handiagoa daukazuĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.