andoni egana
HITZ ETZANAK

Sosak

2022ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Ukitu, ikusi, usaindu... eta batik bat entzun egiten zen garai batean dirua. Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa... Dirua gordetzen hasi ginen gero; eta azkenerako, dirua ezkutatzen. Ez ukitu, ez ikusi, ez usaindu eta ez entzun.

Badira hamar-hamabi urte kriptodiruak bazirela jakin genuela. Nik neuk, zer ziren ulertzen ere nahikoa lan, eta ez nien inolako jaramonik egin. Pereza sortzen zidan sosekin zerikusia zuen zera orok. Baina jakin banekien bitcoin eta gainerakoak izan bazirela. Eta ez zait harrigarri gertatu azken boladan iruzurkasuak azaleratu izana. Sarean sun-sun, sarean sun-sun... zen haurtzaroan txin-txin, txin-txin-ekin batera abesten genuen kantuetako bat.

Harrigarri gertatu zaidana da Gipuzkoako abokatuek eskaini duten datu bat. Pentsatzekoa zen kriptodiruekin endredatuta zebiltzanak gazteak zirela. Irudi tipikoa: unibertsitatea bukatu berri duena, betaurrekoduna, egun eta gau pantailan sartua dabilena, azkarra... Abokatuek diotenez, kriptodiruen inguruko iruzurren salaketak jartzera joan zaizkien gehien-gehienak edadetu samarrak dira. Lautik hiru,60 urtetik gorakoak. «Diru gehiago sartu ditek horiek eta! Edo gazteak aztiago ibili dituk eta ez dizkitek hain erraz harrapatu», bota dit lagun batek. Ez dakit...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.