andoni egana
HITZ ETZANAK

Fantasia

2023ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Ederra da haurren pozaren berri izatea, diferituan bada ere. Zutabe hau idazten hasi naizen unean entzun ditut beheko haurren oihuak. Batak lehenik, besteak gero... Erabaki dut opari asko eta gustukoak izan dituztela, dezente luzatu baita poz jarioa.

Soziologo kaxkarra naiz, behaketa soilekoa. Eta ez dakit begirada ere badudan aski zolia. Baina esango nuke —hanka hondoraino sartzeko arriskuaren jakitun— azken labealdiko haurrek beranduago deskubritzen dutela Olentzero, Errege Magoak edo denak direlakoak nor diren. Urtebete edo bi beranduago, lehengo haurrek baino. Nire bihozkada baino ez da izango segur aski. Eta zuzena balitz ere, ez nuke arrazoirik zehazten asmatuko. Lehengoak baino kale gutxiagokoak direlako? Magia eta gainerakoek lehen baino presentzia handiagoa dutelako haurtzaroan eta bizitzan? Gurasoek ahalegin handiagoa egiten dutelako hala gerta dadin?Haurrak orain bizkorragoak direlako eta jakin arren ez jakinarena egitea komeni zaiela erabakitzen dutelako?

Dakidana da, gurean, fantasia hitzak sekulako aldaketa jasan duela bi-hiru belaunalditan. Fantasia, joritasun erdi-alferrikakoaren sinonimo zen lehen. «Ondo bazkaldu genuen. Fantasia handirik gabe, baina ondo». Orain bestelako zerbait da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.