andoni egana
HITZ ETZANAK

Kamerak

2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako polizia-sindikatu bateko goi-kargua zen. Ez dakit nor zehatz-mehatz, telebista-kateetan gora eta behera nenbilela harrapatu nuen eta,elkarrizketa hasi eta gero. Azken boladan poliziek kalean jasan izan dituzten erasoez ari zen. Madrilen, Andaluzian, Asturiasen... Eta esaldi borobil bat bota zuelako jarri nintzaion adi: «Azken batean, arazoa honakoa da».

Pentsatu nuen, inozoa ni, heziketa aipatuko zuela, autoritaszelako printzipio zaharraren gainbehera, drogen kontsumo hedatua, herritarren etorkizunarekiko axola eta beldurrik eza... «Azken batean arazoa honakoa da...» esan zuenean, horrelako zerbait espero nuen.

Ez zuen, ordea, horrelakorik bota. Bere iritziz badakizue zergatik poliziari norbanakoak eta kuadrilla txikiak oldartzen zaizkion kalean azken aldian? Orain dena grabatu egiten delako!!! Eta grabatu egiten denez, xextrak luzatu eta borrokaldiak berdindu egiten dira. Inguruan dabiltzan herritarrek deus grabatzeko modurik ez balute, di-da batean —esamoldea ongi ekarria dagoela esango nuke— amaituko lirateke istiluak. Sumatzen dugu nola, eta badakigu noren alde. Indarraren erabilera proportzionatura mugatzen ditu sakelakoen kameren ugaritasunak. Besteren zer esangoak gerarazten dizkie beso-zangoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.