Miren Amuriza.
BIRA

'Minlitantzia'

2018ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Militantzia eta salbazioaren arteko sakoneko lotura ukaezina da. (...) Minak beti eman izan dio plusen bat militantziari, erlijioek salbamendurako bideari eman bezala. Baina ez gaitu ez hobeak ez txarragoak egiten. Kristautasunaren errondoak eta balio eskala maltzurrak baino ez dira». Horixe irakurri nion Sonia Gonzalezi Erreka haizea saiakeran, eta ispilu efektua eragin zidan, minlitantziari emanda ikusi bainuen neure, geure burua: herri-mugimendu, elkarte, sindikatu zein alderdietan geniharduen bitartean, nekea, nostalgia, oinazea aurkezpen karta lez ateratzen eta, are, mina argudiotzat baliatzen. «Sufritzea gustatu al izan zait? Ez. Ez lehen, ez orain, baina sufritzean neure burua bihurtzen dut protagonista» zioen Miren Agur Meabek, igandeko BERRIAn, Lezioak izeneko udako narrazioan. Baliteke, bai, euskal gatazka deritzen horren alde bateko zein besteko protagonistek beren figurak sufrimenduaren bueltan eraiki izana. Umetan beti egoten zen jausten ginenean altxarazi eta «tira, pasatu da» esaten zigun helduren bat eta nago, orain alderantzizkoa ari dela gertatzen: gazteak direla zaharragoei pasatu dela esaten ari direnak; minlitantzia deslegitimatzen. Eta ulertzekoa da minbera dagoenari frustrazioa eragitea (are gehiago, oraindik aitortu, erreparatu bako hainbeste kalte egonik), baina zenbait korapilo libratzeko modua ere horixe izango da, akaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.