andoni egana
HITZ ETZANAK

Erasoa

2019ko urriaren 11
00:00
Entzun
Haserre dabil Euxebio, eskopeta sorbaldan zintzilik zuela azaltzen zen Ander Lipusen pertsonaia hura. Pinudien banda marroiarena lehen, eta orain ehizarako baimena ere falta! Telefonoz jardutea alferrik dela eta kontuak ahalik eta azkarren argitzera hiriburura jo du. Hartara aurrez aurre aritzeko aukera izango du, berari gustatzen zaion bezala. Eta zapatutik aurrera ehizarako baimena lortzen badu, hiriburuan bertan ospatuko du, Martinprakazarrenera joan eta otordu ederra eginez.

Idazkariak bekozkoa jarri dio Elkarteko atean azaldu denean. Presaka eman dizkio azalpenak. Itxoin egin beharko dutela, eskuz ari direla garai batean bezala, baimenak banan-banan egiten. Hamar milatik gora. «Jendeari ahaztu egin zaiok eskulana zer den!». Zibereraso bat izan dela. «Ezin hasiko haiz galdezka hori zer den, berak natural-natural bota dik eta!». Hackerrak hiru Udali, Jaurlaritzari eta enpresaren bati ere eraso diela. «Akerrak! Esaten nian bai nik errezildarrak ez zirela urruti ibiliko!». Datuak itzultzeko erreskatea eskatzen dutela, baina ez diru xehean, bitcoinetan baizik. «Oraintxe hasi ninduan eurora ohitzen eta!».

Baimenik gabe eta txapelari hazka atera da. Gehiegi aldatzen ari da mundua. Etxera joko du zuzenean. Gosea ere joan egin zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.