andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizipenez

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Sei orduren buruan egin nuen batetik besterakoa. Heldu ginenean, eta oso gerora arte, buruan ibili nituen ideiak oso ziren ezkorrak: «Zer pintatzen dut nik hemen?». «Hobeto nengoke etxean». «Tokiz kanpo sentitzen naiz»...

Berriketaldiak ez ziren niri gehiegi interesatzen zitzaizkidanak. Autoak, zilindradak, rallyak; itxialdian egindako tranpatxoak; nor norekin zen ezkontzekoa; norena zen afaltzen ari ginen ostatua; haien seme-alabak zein ziren... Mahaiaren kokaerarengatik urrutixko neukan jendea, eta ezin izandu nuen elkarrizketarik taxuz ehundu gai horien inguruan ere. «Etorri naiz ba ni, eguraldi zakur honekin honaino?». «Zer kontatu behar diet nik kontentatuko badira?». Sei orduren buruan, etxerako bidea hartu genuenean, asebeterik sentitzen ginen. Ustez behintzat, asmatu genuen entzule haiekin konektatzen. Eta erabaki nuen, ederra dela bertsotan aritzea. «Tokiz kanpo sentitzen naiz» -etik «munduari begiratzeko nire talaia hau da» pentsatzera ordu gutxian pasatzeko aukera izaten dugula. Alderantzizkoa maiz gertatzen zaigulako ere bada eder...

Ez dakit euforiak ez nauen banidadera eraman. Ez dakit ez dudan egin, ate handi baten azpitik pasatzean makurtzeko imintzioa egiten zuen gizon txiki harena. Ez nuke nahi. Ez da gauza irrigarriagorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.