Miren Amuriza.
BIRA

Jeloskor

2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Fase hau ailegatuko ez zelakoan nengoen, baina oker nenbilen: ikasturte honetan zehar, gure kurtsoko bat, bi, hiru neska geratu dira umedun. Lantzean gelakide bati hilekoa jaisten hasi zitzaionean lez (diferentziak alde batera utzita, haurdunaldia hautu bat baita obulazioa ez bezala). Eta subkontzientea zer den, lehen ere bizpahiru urte zaharragoak direnen umeekin inguratuta egon arren, guraso berriak adinkideak ditugunez geroztik, besterik ez darabilgu aho-mihietan: amatasunak. Aspaldion, esaterako, atentzioa eman digu denbora gutxian gure inguruan banatu den bikote gazte heterosexualen kopuruak (lehenengo umea eta, batez ere, bigarrena izan eta lasterrera). Frogatuta dago gurasotasuna dela andre-gizonen arteko diferentziak gehien nabarmentzen dituen faktoreetako bat eta eguneroko martxa aldatzeak bikotearen berdintasun-itunaren gabeziak azaleratu besterik egiten ez dituena.

Horiez eta bestelakoez aritzen gara gu, ez-amok; ondorengorik ez izateko asmo fermuarekin batzuk, dudatsu besteok. Ordea, nago kezkagarria izaten hasita dagoela gure jario kritiko hau (bat ere inporta ez zaizkigula esan arren, bikote/maitale ohiei buruz hitz egiten tematzen garenetan lez); Amatasuna, singularrean eta maiuskulaz, guztiz desikasi barik daukagulako izango da, beharbada. Edo, sinpleki, zuen umeekin jeloskor gaudelako, neskak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.