BIRA
Biharamuna
Ez daukat gogorik inorekin eztabaidatzeko hauteskunde osteko paktuez. Benetan. Ez daukat zertan inori esplikatu zer den sigla bakoitza, eta nondik gatozen. Ez daukat entzuteko gogorik guk zertzuk egin ditugun eta zertan ari garen edo ez garen ari. Ez daukat gogorik ordu luzeetan eztabaidatzeko zer den ona eta zer ez. Ez dut nahi minuturik galdu pertsonalismoak identifikatzen edo gure ustez ego handiena nortzuek duten pentsatzen. Ez dit inporta uztailaren 23an nortzuk izango diren hautagaiak eta ez dut nahi eztabaidatu zergatik diren batzuk beste batzuk baino hobeak. EH Bildurekin izan ezik edonorekin elkartuko direla batzuk, besteak edonorekin elkartzeko prest daude botereari eusteko, besteak dio eskuinaren eta ultraeskuinaren artean bereiziko dutela (egun gauza posiblea balitz bezala), hiltzaileak instituzioetan sar ez daitezen euren eskuetan dagoen guztia egingo dutela...
Azokara etorri ohi den emakume bat daukat buruan aste guztian. «Niri zer dit bada, alkatetzak kentzeak nik bozkatu diodan alderdiari? Okerragoa litzateke kentzekorik ez izatea! Izan dezatela kentzeko beharra. Gero gerokoak!». Hori da hauteskunde oste honetan buruan gehien dabilkidan esaldia: «Izan dezatela kentzeko beharra. Horrek esan nahi baitu besteok irabazi dugula».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.