Miren Amuriza.
BIRA

Zigorgabetasuna

2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Askok zuritu izan du bere burua halako edo bestelako jarrera zer edo zerk bultzatuta eduki zuela esanez. Demagun, botere posizioan dagoen norbaitek (plakadun batek, adibidez) Guardia Zibilaren tenienteorde bat entzuten duela telebistan: zenbait atxilotu sistematikoki torturatzen zituztela eta legez kontrako ekintza ugariren berri izan arren, horiek preskribatu barik egonik, beretzat gordeko dituela esaten. Demagun betikoa gertatzen dela (ezer ere ez) eta handik hiruzpalau egunera bigarren albiste bat iristen zaiola: entzutegi bat (adibidez, Nafarroakoa) beste guardia zibil bat kartzelara bueltarazi ala ez erabakitzear dagoela hura talde-bortxaketa batean parte hartzeagatik preso egon, baldintzapean libre geratu eta pasaportea berriztatzen saiatu ondoren. Demagun, orduan, gehiegikeriez jabetu eta kideez lotsatzen dela plakaduna. Edo ez: demagun gizarte-egiturarik behinenek (estatuak eta patriarkatuak) biolentzia legitimatzen dutela ondorioztatzen duela eta boterea bere erara erabiltzeko tentazioa sartzen zaiola (adibidez, kale-saltzaile bat galdekatzen ari den bitartean). Eta bere burua zuritzen duela gero, halako edo bestelako jarrera izaten zer edo zerk bultzatu zuela esanda. Modu bi baitaude norbait halako edo bestelako jarrerak edukitzera bultzatzeko: ingurukoak zerbait egitearren sarituta edo zerbait egin arren zigortu ezta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.