Miren Amuriza.
BIRA

Alferra ni?

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Izaera inpopularrez idazteak gauza bat dauka ona: halakoa izanda ere, irakurlea ez dela ezaugarri negatiboekin identifikatuta sentitzen (horoskopoari sinesgarritasuna komeni zaionaren arabera aitortu edo kentzen diona lez) eta, beraz, edozer esan dezakezula inor mintzeko arriskurik barik.

Alfertzat, adibidez; nork dauka bere burua alfertzat? Eta ez naiz ari igande arratsean, sofatik ez altxatzearren, mahai gaineko mandoari oinekin heltzen saiatzen denaz edo afaria prestatzen ez hastearren kebab-era deitzen duenaz. Ez, sistematikoki alferra den jendeaz ari naiz. Batzuena sortzezkoa izan ohi da; berezko nagitasuna, moteltasuna, apatia. Jende klase hori «aurreikuspenak ez betetzeagatik» lanetik botatzen dutena da (alferra dela ez aurpegiratzeagatik, alegia). Dortoka jendea, atzean geratuz joaten dena eta aurretik doazenek helmugara iritsi arte faltan hartzen ez dutena.

Beste batzuena deliberatua izaten da; alferkeria, zalutasun, utzikeria premeditatua. Egitekoak amaitu baino bost minutu lehenago lanerako prest azaltzen direnena; ardura kolektiboei zuzenean uko egin beharrean, ingurukoek har ditzaten itxaron eta elegantemente ihes egiten duen ziraun jendearena. Ordea, horiengatik inork esan ez alferrak direnik, konprometitzea kostatzen zaiela baizik. Deseatzen nago zutabe hau zenbat nagik, zenbat alferrek partekatzen duen ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.