Miren Amuriza.
BIRA

Kataklismoa

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Ondo zaude, maitea? Ez, amesgaizto bat eduki dut. Zer amestu duzu, ba? Herria kolapsatu egin dela... Eta ni, hantxe, bidean pilatutako auto, furgoneta, karabanen artean korrika; gasolindegietan ilara kilometrikoak eta jendea, bainujantzian, farolen azpian etzanda. Farolen azpian? Bai eta kale-garbitzaileen aurrean besoak goian-da lerrokatuta ere bai. Errenditzeko-edo? Ez, mangerekin ura egin ziezaieten, geranioei lez. Ai, maitea, zuk dituzu burutazioak, zuk! Burutazioak ez, aizu, kataklismo bat bizi izan dut! Umeak hain desorientatuta egon dira, ezen hizketarako gaitasuna galdu baitute eta hegaztiak... Hegaztiak eraikinen kontra estanpatzen izan dira, eta nik manifestari batzuekin egin dut topo: It´s a right, not a privilege! It´s a right, not a privilege! Herrian eta ingelesez? Amets bat zen, zer dakit nik! Barkatu, segi... Kontua da, eta hau bai dela inkongruentea, bat-batean aitita ikusi dudala bere buzo eta guzti horma bat zuritzen: «Oporrak, Olentzero eta horreek gauzok inbento barrijjek die», entzun diot. Zer? Ez dizut esan, ala? Esan zer? Oporretan joatea debekatu dutela eta horregatik hasi direla autoak pilatzen, hegaztiak zoratzen eta, okerrena, bikoteak banatzen! Lasai zaitez, maitea. Halere, txekeatu egin behar genuke... Zer, maitea, gure harremana, bizimodua? Ez, ez, Booking-eko erreserba! Ah, oraintxe konprobatuko dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.