HITZ ETZANAK

Zelaian

andoni egana
2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Hobera egin dugula esango nuke, baina afirmazioak ez du inolako oinarri zientifikorik. Eta ez dakit, hobera egin dugun arren, behar adinako abiaduran egin dugun bidea. Dakidana da, erreferenteen hizkuntz gaitasunetan asko hobetu dugula. 80ko hamarraldiaren hasieran futbol-ligak irabazi zituzten bi euskal talde haietan baino askoz ere euskal hiztun gehiago dago oraingoetan. Tirriki-tarraka guztiekin, baina joan den berrogei urtean hezkuntzak lurzoru bat eskaini digu...

Kokildua gogoratzen dut nire burua Klubeko aldagelan lehen entrenamendu haietara irten aurretik. Handia zen 15-16 urterekin han egotea, baina hizkuntzaz aldatu beharra, gogorra. Lagun eta ikastolakidez eskas, euskaraz zekitela nekien haiengana hurbiltzen nintzen, neurez, babes bila. Ez lagunek bezain dotore, baina ikasi nuen nik ere garrantzitsuena: iraintzen, aurkaria mehatxatzen, epaileari protesta egiten, lagunak animatzen... gazteleraz.

Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk gaiari heldu diote, euskara eskolatik kalera igarotzeko zubitzat kirola hartuta. Interesgarria iruditzen zait, sumatzen baita hortan datzala hizkuntza biziberritzearen gako nagusienetakoa. Lurzoruak, kalean bistatuko bada, derrigorrezkoa du zelaitik ere pasatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.