andoni egana
HITZ ETZANAK

Jolasean

2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Uda giro. Lanak xaretzen diren sasoia. Eguna nagiak ateratzen pasatzekoa. Udan egiten ditu gurutzegramak urtean zehar egiten ez dituenak. Udan sudokuak. Uda iritsi zain egoten gara, eta udan denbora-pasak aurkitzea izaten dugu eginkizun. Egitea baino politagoa da beti sortzea, ordea. Zuentzat igarkizun jolas bat propio egiteko asmoa hartu dut. Goitizenak ditu oinarri, pseudonimoak. Norberak hautaturiko goitizenak. Euskal kulturaren jirakoak...

Iñurritza-ri izena zor dion ikastola batean egin nituen lehen ikasketak. Samaiko zulo-ren poemak han ezagutu nituen. Gerora ezagutu nuen Gorka Txintxerpe-ren lana. Irakasle izan nuen Oianburu, eta badiot zorrik haren osaba Berrospe-ri ere. Irakasle izan nuen Usako. Eta baita Kapaxa ere. Gaztetan Edonor-en letrak abesten genituen, eta zer esanik ez Daniel Arberu-renak. Irakasle izan nuen Chavier Gasteiz. Kontuak kontu, gustura irakurri nuen Karranka-ren eleberri bat. Eta esaera zaharrak Gomiga-ri ikasi nizkion gehienak...

Fernando Aramburucopulos ez dut zerrendan sartu. Ezkutatzen hasi, eta gorputz erdia baino gehiago bistan uztea! Hamabi goitizenak norenak diren asmatu duenak ETBren programa baten grabazioa ikusteko aukera izango du. Gastronomiari buruzkoa, jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.