andoni egana
HITZ ETZANAK

Norekin

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
«Egiaztatua omen zagon... Besteekin baino gehiago hitz egiten dinagu geure buruarekin». Zakilixut dixit. Eta ez Zakilixutek bakarrik. Egunean hamalau ordu ematen omen ditugu geure buruarekin berriketan, izan ahots gora nahiz isil-hizketan, izan esna gaudela nahiz lotan. Hamalau ordu egunean. Ezertan ez dugu denbora gehiago emango, arnasa hartzen ez bada...

Elebakarrak ez ziren horretaz jabetuko segur aski, baina elebidunok bagenekien izugarri aritzen garela geure buruarekin. Nik, behintzat, kanpora joan eta egunetan eta egunetan ustez beste hizkuntza batean bakarrik aritu arren, ez dut sekula euskara eskas sumatu. Neure buruarekin aritzen naiz nonbait sarri.

Bestelako kontu bat da geure buruarekin ari garenean zertaz aritzen garen. Tamalez, badirudi gure garunak —eta ondorioz gure isil-jardunak— arazoak aurreikustera jotzen duela maizago lorpenak amestera baino. Hori jakitea ere ez da gutxi, ordea, bestelako jarrerak saiatzen hasteko. Psikoterapeuta baten hitzak dira: «Guztiok behar dugu norbait gu ongi ezagutzeaz gain arretaz entzungo gaituena, gure hitzei jaramon egingo diena eta, gainera, gure aldeko joera duena. Lagun bat, alegia. Zerorri». Ez da jomuga txarra oporretarako. «Nire baitara noa aurten». Askok Afrikan edo Asian kokatuko zaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.