andoni egana
HITZ ETZANAK

Gonbita

2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Etxean zeunden zu, lasai ederrean. Beraiek deitu zizuten. Ezetz esan zenien hasieran, ez zenuela zeure burua han ikusten. Tematu egin ziren, ordea. Berriz deitu zizuten, berriz ere gonbita eginez. Joateko euren etxera, oso afari ederra prestatu zutela eta zu bertan izatea zoragarria litzatekeela erantsiz. Amore eman zenuen. Behin eta berriz ezezkoari eustea joan-etorri bat egitea baino nekosoagoa zelako, deika ari zitzaizun hark limurrarazi zintuelako, banitate punttu bat bazenuelako artean, edo zena zelakoarengatik, joango zinela agindu zenien.

Norbere plateretik afaltzen ari ziren iritsi zinenerako. Harrera arranditsua egin zizuten. Baina afaria aurrera zihoan, eta zuri inork ez zizun platerik ateratzen. Lehen ere bazenuen eskarmenturik, eta halako batean zure plateraz galdetzera ausartu zinen. Eta esan zizuten ezetz, zuretzat ez zegoela ez platera eta ez jan-edanik.

«Ez dizugu jaten eman, baina mesede handia egin dizugu. Etxe zokoan erdi lizunduta zeunden, eta kalera atera zara guri esker» irakurri duzu gonbidatzailearen matrail murtxikatzaileetan. Xelebrea dirudi gonbidatzailea jaten ari den bitartean gonbidatua goseak eta begira egon behar horrek. Ba, horrelaxe funtzionatzen dute, askotan, ETBrentzat lanean ari diren produktorek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.