andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezagutza

2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Lehen ere kontatu izan dut noizbait. Duela hogeita hamar urte pasa, Bertsozale Elkartea sortu zenean, Donostiako egoitzan aurkeztu zen bertsolari bat berezia, xelebrea. Bazkide izateko fitxa betetzen ari zitzaion Elkarteko langilea. Izen-deiturak? Halako eta halako. Adina? Hainbeste urte. Helbidea? Halako... Ikasketei buruz galdetu zionean, galdera hutsak min eman balio bezala, erabat ximurtu zuen bekozkoa. Eta harro eman zuen epaia: «Nik ikasketarik batere ez! Dena neurezkoa!».

Ezagutza ona ez denik ez dizu inork esango hotz-hotzean. Baina ideiak ez dira denak onak. Eta ideia bat mutur-muturrera eramanak ekar ditzake kalte handiak. Zenbat eta ikasketa gutxiago-bertsolariago ideia zaharkituari eutsi izan balitzaio, transmisioa eteteko arrisku handia zegokeen eta jardueraren etorkizuna bera zalantzan egongo zatekeen egun.

Ezagutza komenigarri ez dela pentsatzea ekar dezake zenbait ideia txarrek. Horrelako zerbait gertatzen ari da Nafarroan. Elebakartasunaren apologia atzerakoia egiten ari dira batzuk berdintasunaren izenean. Hori bai: herritar eleanitzez osaturiko jendartea defendatuko dute teorian. Baldin eta aniztasuna frantsesa, ingelesa edo alemanaren eskutik baldin badator. Eta orain, gainera, arrazoi dutela pentsatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.