andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskuluze

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Umearoan zoriontsu izan nintzela idatzi nuen libururen batean aspaldi. Hura irakurri zuen lagun baten amari bitxia iruditu zitzaion. Idazle jendea haurtzaro gogor eta gatazkatsuarekin gehiago lotzen zuen nonbait.

Nik ere baditut, ordea, zuri-beltzeko irudiak, usain min eta zoko zaporekoak. Ez eskolan. Bai soldadutzan, esaterako. Soldadu beteranoek iritsi berriei egiten zizkieten novatadak ezin nituen eraman. Hilabete batzuk lehenago beraiei egin zizkietelako gero besteei egiteak ez zuen zentzurik. Novatadak egiten zituzten soldaduak ez ziren konturatzen Armadak nola erabiltzen zituen. Eguneko hogeita lau orduak luzeak dira tropa oso bat kontrolatu ahal izateko. Tropa horren zati bati sinetsarazi egiten zioten bazuela boterea. Eta agintaririk ez zegoen leku-orduetan beteranoak bihurtzen ziren, oharkabean, kontroladore, zigor-jartzaile, agintari... krudel.

Ikastetxe Erlijiosoetako Abusuen biktimek taldea osatu dute Nafarroan. Kuarteleko soldadu beteranoen jokaera ekarri didate gogora Pello Senosiainen hitzek. Berak dioenez, frankismoaren garaian ikastetxe erlijiosoetako apaizak arduratzen ziren «haurren tolesgabetasuna eta inozentzia errotik erauzteaz». Borreroak baditu milaka aurpegi. Eta beste hainbat eskuluze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.