andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizimodua

2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Joxe Azurmendik bere Manifestu atzeratua-n argi utzi zigun gure herriak ez zuela kondairarik, pobrea zela. Ez zuela, pirata koxkor pare bat, langile sufritu batzuk, muga zentzugabe asko eta mila zorigaizto besterik.

Baina piratak, koxkorretik gorakoak ere izan ditugu. Hori bai: lirismorik gabeko piratak. Duela hiru mende sortu zen Real Compañía Guipuzcoana de Caracas zeritzan hura, Venezuelarekiko harreman komertzialaren monopolioa lortu nahian. Akziodun, euskaldun aberaskiloak eta Espainiako Erregea ziren. Eta horrek kortso patentea eman zien haiei, parean jartzen zitzaiena jo eta txikitzeko eskubidea...

Atzoko egunkarian irakurri ahal izan genituen Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko Julia Marti Comasen hitzak: «Ez da neurririk hartzen euskal enpresak eskubide urraketetan ez inplikatzeko». Jaurlaritzak nazioartekotzeaz egiten duen kontakizuna aipatzen zuen, baina ikusi dutenarengatik, errealitatea omen da euskal enpresa asko inpaktu handiko megaproiektuetan parte hartzen ari direla, Mexikon batik bat, edo Kolonbian. Enpresa Txinan kokatzera zihoan gazte baten aitonaren esaera: «Motel, motel! Gertuago ere aterako huen bizimodua!». Aitona-bilobentzat bizimodua, eta konformidadea, ez ziren gauza bera nonbait...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.