andoni egana
HITZ ETZANAK

Tarteko helmuga

2022ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Disimulatzen saiatzen den hura nabarmentzen dela gehien, esan izan ohi da. Eta ez da gezurra.

Frantziako Tourraren antolakuntzak oso zehatz egiten ditu lanak. Eta aurrerapen handiz. Urte eta erdi barru hasiko den kirol ekitaldiaren aurkezpena, asteazkenez egin zuten Gasteizen. Hego Euskal Herrira itzuliko da Tourra aspaldiko partez, nahiz erkidegoa baino ez duen igaroko. Lehen etapa: Bilbo-Bilbo. Bigarrena: Gasteiz-Donostia. Eta hirugarrena: Zornotzan abiatu eta... Ez dute etapa osoaren azalpenik eman. Zornotzatik Iruneraino kostaldetik joango dira txirrindulariak. Baina Irundik aurrerako argibiderik ez. «Frantziarantz» joko omen dute handik. Ez da kasualitatea. Ezin da izan. Hautu politikoa da Frantziako Tourraren antolakuntzarena. Bidasoa, beste behin ere, muga eta hobi, han bukatzen eta itotzen baita etapa, azalpenei dagokienez. Eta erkidegoko agintariak, 12 milioi euro jarri dituzten horiek, isil-isilik, Euskal Erdiarena erabat onartuz. Garapenaz hain pozik mintzo diren politikari horiek konturatu behar lukete, txirrindulari profesionalek darabiltenarekin, bi pedalkadatara dagoela Pausu Behobiatik.

Gainera, aurkezpen ekitaldia Gasteizko Europa biltzar jauregian burutu zen. Europa? Mugarik gabeko Europa hori?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.