Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Alfonbra berdea

Andoni Egaña -

2022ko irailak 24

Irain arrazistentzat habia ezin hobea da futbola. Eraso arrazistak gertatzen dira urruti, eta gertatzen dira hurbil, Hernani eta Hondarribiaren arteko futbol partida batean, oraintsu, urrutira eta aspaldira joan gabe.

Irain homofobo eta matxisten habia ere bada futbol harmaila. Zer entzuten diren! Bizikidetzaz eta berdintasunaz urteetan ikasi duena arratsalde bakar batean ahantz dezake haur batek, futbol partida batean inguruan jende atorrantea egokitzen bazaio.

Gutxiagotan aipatzen da, baina irain klasistak ere biltzen ditu futbolak. Saint-Etienne eta Lyongo Oliympique. Bi hiri elkarren gertuko, bi futbol talde eta bi ibilbide. Loriatsua eta proletargo usadioan oinarriturikoa Saint-Etiennerena, laurogeiko hamarraldian goitik behera hasi zena. Berria, tradiziorik gabea eta diruan oinarritua Lyongo Olimpiquerena, garaitsu hartan behetik gora zetorrena. Bi hiriak, bi taldeak eta bi ikuspegiak zipoka beti elkarri.

Donostiako Zinemaldia bete-betean den honetan, gogora dezagun zinematografoaren asmatzaileak, Lumiere anaiak, Lyongoak zirela. Bada, 1987ko futbol derbian Olympiqueren zaleek pankarta bat eskegi zuten euren zelaiko harmailan, honakoa zioena: «Zuen arbasoak meatzeetan hiltzen ari ziren bitartean, gu zinema asmatzen ari ginen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.