Onintza Enbeita.
BIRA

Lodifobia

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Inoiz ez da honetaz hitz egiteko garai ona, baina batzuei beti ari zaigu gertatzen. Umea nintzenetik esan dit medikuak argaldu egin behar dudala. Pentsatzen dut Lehenengo Jaunartzea egin nuenerako pertzentil guztietatik kanpo nengoela, baina bizitza guztian bi aldiz baino ez dut sukarrik izan, adibidez. Ez dio inporta. Mediku guztiek esan didate antzekoa beti: dena ondo daukazu, baina argaltzea komeni zaizu. Gure osasuna zaintzen laguntzen dutela kontuan izanda, ulertzen dut bizimodu sanorako gomendioak egitea, baina insistentzia ez da beharrezkoa osasuntsu dauden pertsonekin. Ginekologoak ere gomendatu izan dit argaltzeko, pentsa! Askotan eztabaidatu dut argaltzeko gomendio etengabeko hori lodifobia den edo ez, eta nire inguruko guztiei iruditzen zaie normala medikuak aholku hori ematea. Ez dakit. Izan nuen asko argaldu nintzen bolada bat; hainbeste, ze hilerokoa joan egin zitzaidan. Joan nintzen medikuarenera eta momentu batean ere ez zidan esan gehiegi argaldu nintzenik. Ondo ikusi ninduen. Nire gorputza kontrakoa esaten ari zitzaidan, ordea.

Bai, lodifobia badago osasungintzan. Lodi egoteak osasun arazoak sor ditzake, baina sortzen ez baditu zertarako insistitu? Bizitza guztia daramat etorriko zaizkidan konplikazioen zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.