Albistea entzun

BIRA

Umeak

Onintza Enbeita -

2023ko otsailak 9

Ezin dut haserretzea saihestu. Ondo iruditzen zait hala nahi duenak Jaungoiko gidari bat aukeratzea. Norbera da bere sinesmenen jabe. Baina, hori baino lehenago, bakoitza da bere gorputzaren jabe. Ez dago besterik geure gorputza bezain geurea denik. Horixe da jaiotzen garenetik hiltzen garenera arte gurekin egongo den gauza bakarra. Eta ezin dut jasan besteon gorputzak izan beharreko bilakaerez erabaki nahi dutenen insistentzia. Sutan jartzen nau abortuak egiten diren kliniken aurrean kontzentrazioak egingo direla irakurtzeak. Noren edo zeren izenean? Ospitale horietan emakumeen osasunerako garrantzitsuak diren gauza asko egiten dira; tartean abortuak ere bai. Abortatzea edo ez abortatzea norbere erabakia da: nahi ez duenak ez dauka zertan egin, baina hala egiten duenak baldintzarik duinenetan egitea merezi du.

Zergatik ez dituzue protestak antolatzen umeak etxerik gabe uzten dituzten banketxeen aurrean? Edo umeei jaten emateko adina ordaintzen ez duten enpresarien etxeetan? Edo umeak bortxatzen dituzten pertsonak babestu dituzten instituzioen aurrean? Abortatzen duenak oraindik umea ez den zera bat ateratzen du bere gorputzetik, baina badira munduan ume asko, asko eta asko, jaio eta gero bizitzea ukatzen zaienak. Egin ezazue zerbait horien alde.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...