Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Belea

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 17

Amorragarriak dira, amorragarririk bada. Edozein unetan, edozein egunetan, joko du etxeko telefonoak. Batzuetan hartuko duzu, eta besteetan ez. Nola harrapatzen zaituen. Igual egongo zara senitarteko baten osasun egoeraren berrien zain, eta igual besaulkian etzanda zilborpeko ileak txirikordatuz. Baina beti egin behar izango duzu telefonorainoko bidea.

Saltzailea da eztarriko zuloraino iritsi zaizun hori. Telefonia enpresa batekoa gehienetan, telefonoz bestaldekoa. Gezur txiki xalo batekin erantzungo diozu sarri. Ez, titularra ez dago etxean. Piper ere erantzungo diozu tarteka, baina damutu egingo zara, bestaldean dagoena langile soila izaki aski ozpinduta bera ariko delako...

Tratua egin nahi izan nuen behin. Berak nire fabula bat entzuten bazuen, nik arretaz entzungo nuela bere eskaintza. Hasi nintzaion. Bazela behin azeri bat basoan zebilela zuhaitz baten adarrean bele bat gazta zati bat jaten ikusi zuena. Losintxaz josi zuela. Zeinen lumaje ederra zeukan, zeinen moko polita, zeinen... Ordurako pipipika ari zen telefonoa. Inor ez bestaldean. Baina ezer baino dotoreagoa kantua izango zuela. Hasteko kantuan mesedez. Beleak, gazta zatia bukatu, eta zera erantzun ziola: «Aspaldi irakurri nuen La Fontaine». Entzun izan balit, entzungo nuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.