Onintza Enbeita.
BIRA

Garbitzaileak

2023ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Garbitzaile bat hil da Xixonen. Ez du pantaila asko lehertu notiziak. Esan dutenez, ohiko produktuekin ari zen lanean, baina haietako bat arnastuta hil da. Notiziari eman dioten tratuan eragin handia izan dute garbitzailearen generoak eta lanbideak berak, ziur. Ez baitut uste ohiko produktuekin arituko zenik, eta haiekin aritu bada, ohikoak ere aldatu egin beharko ditugu edo dituzte. Garbitzaileak gutxitan hartzen ditugu kontuan. Ez dakigu ia ezer haien lan hitzarmenez, haien lanaren arriskuez, haien baldintzez... Joaten garen leku guztietan daude. Kafea hartzen dugun taberna garbitzen dute, gure bulegoko komunak desinfektatzen dituzte, gure idazmahaiari distira ateratzen diote, gure aulkiari trapua pasatu, gure igogailuko ispilutik atzamarren markak kendu, eta gure garraio publikoa txukun mantentzeaz arduratzen dira. Eta okurritzen zaizkizuen beste mila gauza. Hala ere, sorbalden gainetik begiratzen diegu: beste gauza bat izateko aukerarik izan ez duen jendea direla iruditzen zaigu.

Garbitzaileei edozein produktu ematen zaie guk zikindu duguna garbi utz dezaten.

Langile bat hil da produktu kimikoak arnastuta, baina guri berdin digu gu gabiltzan espazioa garbi badago. Zein desberdina izango litzatekeen notizia garbitzailea barik medikua izan balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.