Onintza Enbeita.
BIRA

Mundukoak

2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Euskadiko hiriburutzat hartzen deneko alkate izateko aurkeztuko du bere burua maiatzaren 28an. Euskara eta gaztelania ofizialak direnez, guztiok jakin beharko genituzkeela dio, baina berak ingelesaren alde egiten duela. Elkarrizketa batean irakurri diot munduko hiritarra dela bera. Beti iruditu zait espezie etereoa munduko hiritarrena. Izan ere, beti saiatzen dira geure lur txikituari eutsi nahi diogunoi handitasunaren onurak esplikatzen: «Ez zaitezte zuen hizkuntza anekdotiko horrekin tematu, mundua ingelesez ari zaizue», edo «ez zaitezte nazionalistak izan, izan zaitezte internazionalistak». Hori bai, haiek haienari eusten diote beste guztien gainetik. Ezen nire galdera baita ea mundua ingelesez ari bada, zergatik inposatzen diguten gaztelania. Niri ez baitit medikuak eskatzen ingelesez edo japonieraz egin diezaiodan: niri eskatzen didate beti gaztelaniaz egiteko. Beraz, ez dut oso ondo ulertzen non dagoen hor mundukotasuna. Nik ikusten dudan bakarra espainiartasuna da, eta seguru nago nire herrikide askok frantziartasuna ikusiko dutela euskararen gainetik frantsesa inposatzen diotenean. Ni ere banaiz munduko hiritarra, baina Euskal Herritik eta euskaraz abiatzen naiz mundura. Eta banaiz gai munduari ingelesez erantzuteko. Gauza bat jakiteak ez du bestea ukatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.