andoni egana
HITZ ETZANAK

Mugarriak

2023ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Urte sasoirik bitxienetakoa izaten da hau. Batzuk oporretan. Joanak asko; itzuleran beste batzuk; eta asko ez joan eta ez itzuli egingo ez direnak. Eta oporretan ez dagoena, opor usainean. Bizimodua laxatu egiten da aste honetan. Errutinak aldatu.

Badut adiskide bat, ezustekoak atsegin ez dituena. Sanjoanetatik aurrera galduta sentitzen da. Ingurukoen martxa aldatzen da, eta berea ere bai. Sanferminetako entzierroek eta Frantziako Tourrak salbatu ohi dutela aitortu izan dit. Ordena apur bat anabasan. Mugarrizale amorratua, entzierroei esker esnatzen da itxurazko ordu batean. Tourreko etapei esker biltzen ditu begiak bazkalondoan. «Hementxe, motel...», bota zidan atzo ezorduan ezleku batean topo egin genuenean. «Entzierroak aspaldi joan hituen. Eta Tourra ere bukatu zaiguk».

Frantziako Tourra, aurten, bukatzearekin hasi ere egin dela esan behar nion. Ikus dezakeela telebista-kateren batean. Asteleheneko etapa izugarri polita izan zela. Euria hasi zuela helmugarako kilometro gutxiren faltan eta jaitsiera lazgarriren bat burutu zutela txirrindulariek. Helmugatik bi kilometrora muino bat zutela eta zirripi-zarrapa ederra sortu zela tropeleko indartsuenen artean. Esan egin behar nion, mugarririk tinkoenak geure baitan daudela ohar zedin.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA