andoni egana
HITZ ETZANAK

Hezurrak

2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
«Arruit, Zelaun ta Nadorrak, ango odol-galtze gogorrak, gorriturik daude lurrak; ango kontuak aditu eta bat artutzen du beldurrak; ez dira noski gezurrak: egaztiyak ta txakurrak, txupatzen illan ezurrak»...

Irakurri edo kantatu izan dudan aldiro eragin izan dit bertso horrek. Azken bi esaldietan bortizkeria usaindu eta ikusi egiten da, mokokadak eta hozkadak, sentitu. Afrikako gerrari jarritako sail luze bateko hamalaugarren bertsoa da. Paulo Yanzik jarri zuen bertso-sorta, eta bere seme Pepito Yanzi musikari entzutetsuak eman zizkion azalpenak Antonio Zavalari. «Afrikako gerran, 1922. urtean, aunitz mutil erriko eta erri ondoko eraman zituzten gerrara...» ekiten dio hitz-lauzko azalpenari.

Derrigortuta Afrikara heldu ziren lesakar gazte haiek beste nafar batekin egingo zuten topo lurralde urrun haietan. Jose Sanjurjo 1921eko azken egunean Jeneral Nagusi izendatu zuten Melillan. Gerora zer ibilbide egin zuen aski ezaguna da. Eta hil ondoren bere hezurrek zer ibilbide egin duten egunotan da aipagai. Erorien Monumentura itzul daitezen ebatzi du epaitegi batek. Eta gazte errugabeen hegaztiek eta txakurrek zupatutako hezur haiek eta jeneral faxistaren hezurrek zer tratu desberdina izan duten etorri zait niri burura...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.