andoni egana
HITZ ETZANAK

Isilik

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Norbere hileta elizkizunean presente eta bizirik egon ahal izatea litzateke askoren ametsa. Han ikusiko luke nor joan den eta nor ez; nork duen benetako pena aurpegia eta nor dagoen noiz bukatuko asper-asper eginda; nork bidali dizkion lore-koroak; zer esan duten berari buruz aldaretik eta zer xuxurlatu dioten elkarri elizako simitarioan geratu direnek. Gainera, hil ondoren edozein on bihurtzen denez, bere hiletara bizirik iristeko zortea lukeenak izugarri puztuko luke egoa. Indarberritua irtengo litzateke eta luzarorako bizi zoriontsua luke.

Jose Maria Setien hil da, Donostiako gotzain ohia. Bazen nor, garai gatazkatsuetan gotzain izatea egokitu zitzaion, eta bizi zelarik ez zitzaion ika-mikarik falta izan inguruan. Hileta elizkizunik ez zaio egin oraindik hau idazten ari naizela, eta ezin ikusi ahal izango zukeen hangorik. Baina iritzi eta dolumin azalpenak ugari dabiltza. Eta irri-murritx batekin hartuko zukeen Borja Senper PPko kideak gaztelerazTwitterren idatzi duen mezua: «Erakutsi zuen izan daitekeela gotzain eta ez sinistu Jainkoan. Nolanahi ere, izan beza bakean atseden eta doluminak senitartekoei».

Gure zaharren batek esango lukeen bezala, «zer nezesidaderekin? Isilik ere ez zegoen ba gaizki!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.