andoni egana
HITZ ETZANAK

Carl

2019ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Burumakur eseri da mahaira. Seme-alaba eta bilobez inguraturik dago. Espero zuen bezala, errietan hasi zaizkio, txandan. Ea nola arraio izan zuen ideia gaizto hura. Ea zertan pentsatzen ari zen erabakia hartu zuenean. Ea zer esan behar zuten auzokoek. «Hori ez da etxean ikasi duzuna!», bota dio alaba batek. Semeak pozoia erantsi dio errietaldiari: «Eta guri irakatsi zeniguna ere ez!». Biloba batek eman dio azkenigurtzia: «Ez zenigun guri esaten nahiago zenuela suspentso karrokada bat ekartzea kopiatzen aritzea baino?».

Ez du deus erantzun Carl Grove agure estatubatuarrak. Adinekoentzako pistako txirrindulari txapelketa irabazi ondorengo kontrolean positibo eman berri du. Trenbolona, anabolizante bat. Ekaitzaldia mutu jasateko erabakia hartua dauka Carlek. «Laurogeita hamar urterekin horrela ibiltzea ere...», eman du epaia semeak. «Beti izan nahi al duzu berezia, beti bakarra?», galdetu dio alabak.

Carlek ezin izan dio isiltasunari eutsi. Buruari eraginez eman du azalpena: «Ez dun hori. Bakarra nindunan, izan. Ez hunan parte-hartzailerik gehiago nire adin-sailean. Baina orain hilabete pasatxo Eskerremate Egunean ez zineten hona bildu, eta arrazoi bat eman nahi nizuen aita bat eta aitona bat baduzuela gogorarazteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.