andoni egana
HITZ ETZANAK

Gurpila

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Egin zuten ederra gurpila asmatu zutenek! Eta ez zuten berehalakoan lortu. Nahikoa inbentu berria da gurpilarena. Kristo aurretiko hiru-lau milurte. Ordurako, pertsonak gauza asko asmatuak zituen. Bazituen bere usteak eta antolaketa-moduak, aterpe egokitu samarrak, animalia etxekotuak... eta baita txirulak ere! Naturari begira, objektu zilindrikoak egiten asmatuko zuten ordurako, baina haiei ardatz bat ipini eta buelta emanaraztea aurrerapen handia izango zen...

Orain, bost mila urte joan direnean, xextragai eta tranpaontzirik handienak gurpilek sortzen dituztela jabetuko zara egunkariak zabaltze hutsaz. Nazional 1eko bidesarien afera, non bai eta non ez, nori bai eta nori ez; ibilgailuen inspekzio teknikoa delaeta sortu den ika-mika, agintariren baten ahoberotasuna, langileen haserrea eta herritarren ikara bistaraziz; autobusen oligopolioa eta horren ondorioz ipinitako isunak; taxisten protestaldiak; Bidegi... Eta baita aspaldian ahaztuxea dagoen Epsilon kasu hura ere! Gurpilak non, irabaziak han. Eta irabaziak non, han azpijokoa.

Ikastetxeetako jangelatan ere, otordua karrotxoetan banatuko dela pentsatzen dut. Ia entzun dezaket urrutira karrotxoen gurpilen hots kirrinkaria... Egin zuten ederra egin zutenez!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.