Zeu errebelatuko zinen argazkia baino lehen. Geldirik egoteko aginduko zizuten; begiratzeko txori txiki ez zen txori txiki hari; egiteko irribarre; mudatzeko aurpegia... Horregatik, gure haurtzaroko argazki bakanetan, askotan agertuko gara bekozkoaz, «utzi bakean!» argi bat adierazten duen begiratu ilunarekin. Haurrak alde egin nahi izaten zuen argazkilariaren estudiotik, jolasera joan, harri tiraka jardun, belaunburuak urratu...
Orain, argazkilari estudio erraldoi bat da mundua. Haurrak ez dauka geldirik egon eta irribarre egin beharrik ere. Harrapatuko dute nonahi eta noiznahi. Bi egunekin, lau egun eta zortzi ordu dituela, lehen irribarretxoa, lehen pausoak, lehen aita-ren antzeko zerbait... Eta zabaldu egingo dute argazkia, bideoa edo dena delakoa. Erabilera neurtua eta egokia delarik ere, sorpresari ateak ixten dizkio hori egiten duenak. Nik ez dut ume baten—bilobaren, ilobaren, lehengusinaren semaren...— bizia unez une segitu nahi. Ia atzo lo, negar eta kaka baino egiten ez zuen hark gaur ama nolako garboz esaten duen deskubritu nahi dut. Bien bitarteko tarte ulergaitz horrek du xarma.
Ezagutzaz berdintzen zail diren tarte horien multzoari deitzen zaio «irudimena». Paradoxikoa badirudi ere, irudiek itoko dute...

HITZ ETZANAK
Ito
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu