andoni egana
HITZ ETZANAK

Armairua

2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Politikari gehienek neurtu egin dituzte hitzak, «batzuetan galdu-besteetan irabazi» joko horretan sartzeak zer ondorio zekartzan jakitun. Herritarren batzuk azaldu dute haserrea alkate berriak izendatze unean —herrian gertatua logikaren eta zintzotasunaren aurkakoa zela sinetsita— baina gehienei harridura edo interesik eza nagusitu zaie paktu-saltsa ulergaitz horren aurrean.

Bistan geratu da, beste behin ere, Eduardo Galeanoren egia hura: «Deabruaren armairua sakonera handikoa da, eta ez da beti arropa gorriz ibiltzen». Toki batzuetan engainatu eta biktima izan direnak sumatu ditugu beste batzuetan ziria sartu eta zuria esplikatzen. Baina lehengo igande eguartean, senitarteko batzuek, pasieratxo bat ematera irten, eta topo egin zuten beti adeitsu, irribarretsu eta umore oneko azaltzen den lagun zahar batekin. Eguraldiaren goxoak eta itsas-bistaren ederrak ez zuten, nonbait, artean aski erlaxatu. Tripetatik aritu omen zitzaien gaizki esaka, ederra sartu digutela behin eta berriz errepikatuz. «Ez dakizu zeinen haserre zegoen!».

Ez nekien, baina sumatzen nuen. Lagun zaharra nafarra da. Iruñekoa. Eta bagenekien zerbait lehendik hango deabruaren armairuaren sakoneraz eta arropaz. Ea gaur zer gertatzen den Parlamentuan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.