andoni egana
HITZ ETZANAK

Berriz

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Botoa. Batzuek jatorragotzat daukate «eman» egiten dela esatea; beste batzuek «bota» egiten dutela aitortuko dizute. Batera edo bestera, ez dirudi oso kitzikagarria...

Abraham Lincolnek esan zuen boto-paper bat fusil bala bat baino indartsuagoa dela. Zer-nolako testuingurutan esan zuen da giltzarria. Gainera, ordutik ia bi mende joan dira. Oraintsuago beste norbaitek esan zuen hauteskunde orok herritarrari mendeku aukera eskaintzen diola, papera aihotz bihur dezakeela herritarrak. Ikuspegion bestaldean Eduardo Galeanoren etsipen dotorea jarriko nuke: «Botoa emateak zerbait aldatzeko balio izango balu, honezkero galarazia legoke». Edo Bukowskiren etsipen bihurria: «Demokrazia eta diktaduraren artean aldea dago. Demokrazian, agintzen dizutena betetzen hasi aurretik, botoa emateko aukera daukazu».

Azaroaren 10ean hauteskundeak Espainian. Berriz. Aktualitatea ezerezak jango du berriz; berriz kaka-esplikazioak kaka-esplikazioaren gainean; pereza; hitz hutsen hotsa ostera; haizea hartzera denak!... Tankera horretako hamaika iritzi entzun dugu azken orduetan. Eric Fratinnik esan zuena ezin dut burutik kendu. «Politika da, batzuk besteengandik babestearen aitzakian, aberatsen dirua eta pobreen botoa lortzearen artea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.