andoni egana
HITZ ETZANAK

Ilusioa

2019ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Hamar bat urtean dena aldatu zen. Hirurogeita hamarretik laurogeira, gutxi-gehiago. Hirurogeita hamarrera arte ikastolakume ginenok ere errege magoen zain egoten ginen. Handik hamar urtera, Olentzero zen nagusi. Geure iruditeria propio baten bila ongi eginiko urratsak izan ziren, gainera. Bestelako argudio bat ere nagusitu zen fidagaitz eta betilehengozaleak konbentzitzeko modukoa: errege goizaren zain egonez gero, haurrak ez zuen jostailu berriekin jolasean ibiltzeko denborarik ere izaten. Hamar egun gehiagoko aukera ematen zion Olentzerok...

Duela hogeita hamabost urte hasi zen Gasteizko Udala Olentzeroren aldeko apustua egin eta hala nahi zuten ikastetetxetara Olentzero bidaltzen. Laurogei bat ikastetxe, sei-zortzi ibilbide, sei-zortzi Olentzero, sei-zortzi asto eta ehunka kilo piku eta intxaur zakutan. Lehen urte hartan, gaizki-ulerturen bat tarteko edo galdu egin zelako, Olentzero bat ez zen ikastetxe jakin batera iritsi. Biharamunean eskopeta kargatuta zeukaten batzuk. Bizkaiko eta Arabako egunkaririk salduenak lehen orrian eman zuen hutsegitearen berri: «Olentzerok ilusioa lapurtu die haurrei».

Arrazoi du Oier Araolazak. Joko identitario-politiko bete-betea izan zen lehen fase hartan Olentzeroren ingurukoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.