andoni egana
HITZ ETZANAK

Lehergailua

2019ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Petardo bet lehertzea ez da inozentada. Denboraren poderioz eta norbera joandakoan lehertuko den zerbait uztea, bai. Horretarako, ordea, azkarra izan behar du.

Beethovenek ez zuen jakingo bere Elisarentzat hura sakela koetako doinu kuttun bihurtuko zenik; ez zuen jakingo askok txakurrari bere izena jarriko zionik; ez zuen jakingo bere gorreria zenbateraino aipatua izango zen. Baina sumatuko zuen zerbait. Eta irudikatzen dut bere inozentada prestatzen. Maitemindu plantak eginez hasiko zen; ispilu bat ere erosiko zuen, ordura arte ez bezala, orrazten hasteko; bagatela bat idatziko zuen, baina ez zuen argitara emango; trepeta mordo baten artean gordeko zuen, bera hil ondoren norbaitek aurkikuntza egin zuela sinets zezan; eta, batik bat, partituraren goialdean eta letra oso txarrez idatzia, nori eskainia zen idatziko zuen, Elisarentzat edo Theresarentzat zen argiegi utzi gabe. Has zitezela urteen buruan grafologoak letrak ulertu nahian, musika adituak obra hura berea zen edo ez zen eztabaidan eta txutxumutxuzaleak Elisa hura edo Theresa hura nor izan zen bila.

Ongi baino hobeto irten zitzaion jolas bihurri hura. Gaur, Miarritzen, bere musika jarriko dute dantzan. Baina hau ez da inozentada. Ez da gaurkoa petzero eguna...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.