andoni egana
HITZ ETZANAK

Zuzen

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Performance hitza entzuten hasi ginenean urrutiko zerbait iruditzen zitzaigun, zerbait arrotza eta derrigor bitxia izan behar zuena. Gerora baino ez ginen jabetu, sormen eta azalpen uneek bat egitean bazetzan performance bat, guk, bertsolariok, mendeak generamatzala performanceak eginez.

Orain, atzo berripaper honek ekarritako elkarrizketa bati esker, copywriter-etik ere asko dugula kontura gaitezke. Noelia Jimenezi zor diot, nik behintzat, deskubrimendua. Enpresetako webguneetako testuak idazten ditu emakume pasaitar honek, eta bere lanbideari buruzko pistak eskaintzen zituen: testuak laburra eta zuzena behar du; argazkia garrantzitsua da, baina argazkia ulertzeko eta zentzua emateko testua behar da, guztiok gauza bera uler dezagun; zure publikoa zein den pentsatu behar da, eta haren kezka eta beharrak identifikatzen asmatu, berari zuzendutako mezu bat igortzeko...

Inoiz edo behin poetak garela esan izan digutenean ez naiz eroso sentitu. Ezetz erantzun behar izaten dut, gure mezuak ez duela askotariko interpretazioetarako tarterik uzten, eta poesiaren ezaugarrietariko bat horixe dela gehienean. Orain, poetak ez baino copywriter-ak garela erantzungo dut. Izena ikastea lortzen badut behintzat!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.