andoni egana
HITZ ETZANAK

Ama ere

2020ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Duela bi urte Berrizko herritarrek urrats handia eman zuten gure abesti ezagunak inklusiboagoak bihurtu asmotan. Gaur egun belarrietan krakateko handia eragiten zuten abesti zati batzuk egoki moldatu zituzten. «Haika mutil»-en ordez «Haika gazte»; «bidean anaia erortzen bazaik»-en ordez «bidean laguna erortzen bada»; «hator, hator, mutil etxera»-ren lekuan «hator, neska, mutil, etxera». Realak ere aldatu egin zuen bere ereserkia…

Mikromatxismo direlakoek uste gabeko lekuetan egiten dute, ordea, habia. Nire baitan deskubritu berri dut bat. Nik, eta esango nuke ez naizela bakarra izango, «hator, hator» mutilari bakarrik kantatzeaz gain, «ikusiko dek aita barrezka, amaren poz atseginez» kantatzen nuen, sano xano. Aita jartzen nuen sukaldeko lehen planoan, eta amaren poza aitaren barrearen ondorio baino ez zen. Jabetu naizen arte berezko letra dela «ikusiko dek aita barrezka, ama ere poz atseginez». Berez, beraz, plano berean zeuden biak, bataren poza ez zen derrigor bestearen barrearen ondorio. Nik, nire interpretazio oker eta sexistarekin, birsortu eta bihurritu egiten nuen eszena.

Konturatu naiz, eta bada zerbait. Pena da, ordea, noiz konturatuko, eta kantatzerik ez dela komeni esan diguten urtean konturatzea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.