andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikusiz

2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna.

Laurogeitaka urteko amona bat atariko lokatzetan, buruko, soineko eta amantala beltzak, abarkak oinetan eta Realaren galtzerdi txuri-urdinak belaunetaraino. Mende bi gorputz bakarrean; harik eta koplariek aski lan egin dutela frogatu arte etxean ez dagoenaren plantak egiten dituen zuhurra; palazioak diruditen baserriak; baserri diruditen baserriak; ezteietarako moduko mahaikada prest izaten duten eskuzabalak; joandako urtean senitartekoren bat hil delako, eta lutoa luto baita, ez kantatzeko eskatzen dutenak; Toronton dagoen ilobarekin Skypez ari dela harrapatu duzun baserritarra; Maria galletak eta moskatela; luzaroan koplatan aritu arren ate-ertzera azalduko ez dela badakizun xuhurra; ume bat, lotsatia, aitonaren atzean ezkutatzen dena; beste ume bat atariko zakurra baino lotsagabeagoa...

Aurten ez dugu Santa Ageda eskerik burutuko. Eta galera handia da. Norberarentzat batik bat. Asko ikusten da atariz atari. Eta asko ikasten. Goizeko bostetan esnatzen omen da egunero Iván Redondo donostiarra, Pedro Sánchez presidentearen aholkulari nagusia. Ibili al da sekula Santa eskean? Ba... ez gaitu, azkarragatik, berehalakoan ezagutuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.