andoni egana
HITZ ETZANAK

Atzenduak

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Azarotik hona zer ari da gertatzen Mendebaldeko Saharan? Gurean, etxebizitzen alokairuaren salneurriak gora egin al du? Zer gertatzen ari da Myanmarren? Bidenen eskua antzematen al da dagoeneko Etxe Zurian? Zenbat preso daude Espainian? Zenbat Frantzian? Zenbat hurbildu dituzte, eta nora? Eutanasiari buruzko lege onartu berriak eraginik izan al du bi asteotan Espainian? Zenbat langile dago lanik gabe? Zubietako erraustegiari buruzko auziak ze puntutan daude une honetan? Bularreko minbizidunen kopuruak gora egin al du? Etxegabetzeen auzia nola doa? Dopaketa kasu entzutetsurik izan al da kirolean? Brexit-aren eragina antzematen hasi al da? Zer da Euskaltelen usain txarreko zera hau?

Urtebete luze honetan jakinminaren fokuak aldatu egin dira. Guztiok ere arduratu gara ze udalerri zegoen gorrian, zein den kutsatu kopuru handieneko zonaldea, ze txertaketa proporzio daramagun... jakiten. Eta atzendu egin ditugu bestelako kontuak, haiek ere bene-benetako arazo.

Albiste on bat: nonbaitetik oholak maneiatu, adarren batzuk aurkitu, sastrakaren batzuk bildu… eta umeek etxe-inguruko arboladietan txabolak egiten segitzen dute. Ikusi berri ditut —burbuila bereko batzuk— lantegi horretan. Munduak, naturak, jolaserako grinak... aurrera darraite.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.