andoni egana
HITZ ETZANAK

Zuloa

2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Elizgizon bat enegarren aldiz irakurtzen ari zen Talmuda. Testu haiek gidatzen zuten, zeru-lurrekiko gatazkaren bat zuenean. Eta esaldi bati erreparatu zion goiz hartan. Mikel Olazabali edozein estropada bezala, mamitsua iruditu zitzaion: «Jahveh-k arriskutik babesten du ezjakina». Begiak liburuan kokaturik segitu zuen pasieran. Bera zer zen, jakintsua edo ezjakina? Ez zeukan oso argi. Batzuetan jakintsua zela iruditzen zitzaion, ezetz besteetan... Begiak liburuan, burua lainoetan, estropezu egin eta erreten batera erori zen. Hanka apurtu zitzaion. Aieneka laguntza eske ari zela, mina min, asebeterik sentitu zen. Jahvehk ez zuen arriskutik babestu. Jakintsua zen seinale!

Hauteskundeen biharamunean, emaitza txarrak izan dituen politikariak —erretenean hanka hautsi duenak, alegia— jarrera bertsua har dezake eta esan: «Lokartua eta uhertua dagoen jendarte honek, bereari baino begiratzen ez dioten herritar hauek, pandemia garaian tranpa nola egingo ibili den jende multzo honek... ez dit bere konfiantzarik eskaini. Mina min, pozten naiz bestelakotzat naukazuelako. Jakintsu sentiarazi nauzue!».

Horrek ere baluke bueltarik, ordea. Memeloa izan behar du, Jahvehrena sinetsi, non dabilen erreparatu ez, zuloan jausi, hanka apurtu, eta halere gustura egoteko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.