andoni egana
HITZ ETZANAK

Deia

2021eko irailaren 1a
00:00
Entzun
Telefono dei bakar batek azal dezake eraiki dugun mundua. Telefono dei hura izan zela jakiteak mugitu zizkidan erraiak, abuztuan gertaturiko beste ezerk baino gehiago. Gure miseria lotsagarrienak telefono dei bakar batek azalera ditzake.

Igande goiza zen. Ez dakit oinez, saltoka edo mendi-bizikletan zihoazen Bidasoa ertzean. Hori da gutxienekoa. Zalaparta sumatu zuten. Migrante bat laguntza eske ibai ertzean. Ibaia gurutzatzen hasi zen laguna falta zuen, ezkutatu zen ordurako ur zurrunbiloen artean. Kirola egitera irten ziren pertsona haiek, larrialdietarako telefono zenbakira egin zuten dei. Berez, behar zukeen aski aztoragarri dei hori egin behar izate hutsak. Hurrengo deiak —nola lagundu eta zer egin ez zekitela zebiltzan bitartean—, larrialdietarako egoitzatik bueltan egin zietenak, bihurritzen ditu ordea hesteak. Ea Bidasoaren ze pare-modutan gertatzen ari zen larrialdia. Goraxeago izan edo izan beheraxeago, batzuei edo besteei zegokiela ardura eta... Jakin egin behar zutela, ertzainak bidali behar zituzten edo Foruzaingoa. Itolarrian zebilena ibaiaren erditik harantz edo honantz zegoen galdetzea baino ez zitzaien falta, hala bazegokion Jendarmeriara abisua pasatzeko!

Dagokiguka osatu dugun mundu honek ez du deus onik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.