andoni egana
HITZ ETZANAK

Betikoak

2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Beti hor egon dira, eta zain zeuden. Duela berrogeita hamar urte ere saiatzen ziren zurrumurruen bidez ziurgabetasuna hauspotzen. Guk, ume, ez genuen sufritu, baina gure gurasoek bai. Ea nola sar zitekeen umea ikastolan. Ez genuela kantuan besterik ikasten. 14 urtera iristean ez zerurako ez lurrerako geratuko ginela, mundua ulertzeko ezgai.

Irakaskuntzak bere bidea egin du joan den mende erdian. Argi-itzalekin, jakina. Orain, D ereduari buruzko ikerketa baten emaitzak azaleratu direnean, zain-zain zeudenek harro azaldu dute burua. «Ikusten? Esaten genuen guk euskara eta irakaskuntza nahastetik ez zetorrela deus onik!». Emaitza txar ororen errua euskarak du nonbait. «Institutuak daude gaztetxoei irakasteko, ez gaztetxoak euskalduntzeko» irakurri ahal izan dugu egunotan. Tira... Baina hizkuntzaren batean irakatsi beharko da, ezta? Eta esaldi hori hain borobil bota duenak argi dauka ze hizkuntzatan ez den irakatsi behar. Euskara ekuaziotik kenduz gero, milaka Einstein eta Madame Curie izango genituzke etorkizunean...

Euskaraz ez gintuzten hain zokormazo hezi. Ikasi genuen gaztelerazko destripaterrones zer zen ere. Eta bien lotura, zokorra zelako terrón. Batzuk mezuarekin geratu ginen. Mazoarekin soilik geratu dira besteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.