Egokitasunak aurkako asko du. Baldarra izan daiteke egokia-ren antonimorik arruntena, pertsonaz ari garela. Badira pertsona egokiak eta badira baldarrak. Oximoron interesgarriren bat ere entzun izan nion gertukoren bati: «Baldar egokia duk hori, Julio Salinas futbolaria bezala!».
Hizkuntza bihurritzen hasita, egokitasunaren aurkako joera berri bat azaleratu da. Dagokitkeria deituko nioke. Pandemiak arras urritu ditu gure askatasun eremuak, eta ondorioz, zerbait badagokit, heldu egingo diot dagokidan horri, neurririk gabe, oro neurri den garaiotan. Huskeriatan da nabarmenen. Oinezko banaiz eta zebra-bide baten ertzean banago, pausorik bizkortu gabe igaroko dut bidea. Are gehiago: mantsotu egingo dut ibilia. Niri dagokit txanda. Beude lasai; daudela zain. Ni ere garrantzitsua naiz. Merezi dut nik ere arreta, errieta-bide bada ere. Okindegiko txandan iritsi naizela azkenean mostradorera? Ogia eskuetan hartu zain egongo naiz karteran txanponen bila hasteko. Luzatu egingo dut itxaronaldia txanpon kopuru doi-doia aurkitu arte. Gozatu bat hartuko dut ilarakoen piperraldia eraginez. Niri dagokit orain. Tokatuko zaie beraiei gero. Orain niri begiratu beharko didate.
Elkarbizitzaren arerio nagusietakoa bihurtzen ari da dagokitkeria...

HITZ ETZANAK
Dagokit
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu