andoni egana
HITZ ETZANAK

Ia oharkabean

2022ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Lagunen batzuek esana zioten galdera horiegiten hasi zirela lan-elkarrizketatan, eta erantzuna prest zeraman. Ozpina irentsi, eta «arruntak» erantzungo zuela pentsatu zuen lehenengo. Esaera pittinen bat janztea komeni zitzaiola erabaki zuen gero: «Nire hilekoak? Arruntak. Gehienetan etorri bezala joaten dira, ia oharkabean».

Neska gaztea bulegotik irten zenean, pertsonal-buruak bere curriculum-orriari begiratu bat bota zion. Ez zuen eskarmentu handiegirik, baina ikasketak bikain burutu zituen. Antzematen zitzaion jendartekotasuna. Lanerako prestutasuna ere bai. Egokia zen behar zuten lanposturako, eta, gainera, ingeniariz eskas zebiltzan. «Ia» horrek eman zion min. Ez zitzaion hilekoa guztiz oharkabean pasatzen, «ia oharkabean» baizik. Arrisku zirrikitu handia zen hori...

Ate bat ixtean leiho bat zabaltzen dela pentsatu zuen, ordea. Lege berria onartu zutenetik enpresariak babesik gabe geratu arren, laster egingo zutela presioa gobernuek Himiek (Hileko Mingarridun Emakumeen Kontrataziorako) izeneko diru-laguntza programa bat abian jar zezaten. Galera hainbat irabazi lor zezaketen azti ibiliz gero. Programa abian jarri bitartean, neska gazteari behin-behineko kontratua eskaintzea erabaki zuen. Badaezpada. Ez zen fio «ia» horretaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.