andoni egana
HITZ ETZANAK

Kopla gutxi

2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Inguruak egiten gaitu. Itsasertzeko herrietan ez da bertsolaririk izan mendeetan zehar. Marinelen artean ez behintzat. Kantari onak bai, aldiz, abesbatza, otxote eta gainerako osatzeko modukoak.

Bertsotan aritzeko, ihesbide bat funtsezkoa da. Nekazariek hala egiten zuten. Astean zehar buruan ibili auzoko bati zer bota eta besteari zer aurpegiratu, eta igandeko mezaren ostean tabernan elkartzean, dale! Gero, elkarri epelak esan arren, bero-bero eginda, bakoitza bere etxera. Baforeak ez du, ordea, horretarako aukerarik eskaintzen. Metro karratu gutxiko azalera batean elkarri xipoka hasi eta berotuz gero, ez da ihesbiderik, putzua ez bada. Itsasoan hobeelkarrekin kantuan aritzea, elkarri bertsotan aritzea baino...

Aita Mari erreskate ontzian sorturiko ezinegonak ekarri dit gogora lehorraren eta itsasoaren arteko aldea. Ontzian lau, bost, sei egun zeramatzaten migratzaileen artean tentsioa areagotzen ari zen, nonbait. Jatorri, herrialde, izaera eta hizkuntza desberdinetako erre-erre egindako pertsonak lehorreratzeko baimenaren zain. Ez zeuden bertsotarako. Kopla gutxi haiei. Gero, azkenean Siziliako Augustako portuan lehorreratzeko baimena zutela jakitean, dena zen kantu eta dantza. Ea ze bertsorekin egiten dien harrera Europa zaharrak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.