andoni egana
HITZ ETZANAK

Soldaduska

2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Gure inguruan gero eta haur gutxiago jaiotzen dira. Datuek hala diote. Iaz jo zuen hondoa jaiotza kopuruak. (1975ean, orain Erkidego den honetan, 39.646 haur jaio ziren, esaterako; iaz, 14.257). Aldi berean, gero eta urte gehiagoz bizitzeko ohitura hartu dugu nonbait, edo, zehazki esanda, gero eta zaharrago hiltzekoa. Ez baita gauza bera. Kontuak kontu, bi faktoreak aintzat hartuta, ez dago aditua izan beharrik gure gizartea zahartzen ari dela konturatzeko.

Etorkizun hurbilera begira, isolamendua eta bakardadea dira aurreikus daitezkeen arriskuak. Bakarrik bizi den pertsona edadetu asko; seme-alabarik gabeak edo seme-alabak urrun dituztenak; edo gertu izan arren eguneroko lanaren martxan itoak. Eredu aldaketak premiazkoak dira. Eta ideiak ere bai. Berri bat Javier Yanguas Aubixa Fundaziokoari irakurri diogu: «Politikariei eskatuko nieke abian jar dezatela zaintzen soldaduska». Jontxo! «Funtzionario izan nahi duena edo bekaren bat eskatzen duena zaintza lanak egitera behartuko nuke bolada batez. Zaintzak, zaurgarritasuna hurbiletik ezagutzeak, izaerari eragiten dio».

Armen ordez pixoihalak eskuetan eta desfileak makuluen pausajean. Bada irudia irribarre bat sortzeko adina. Ideia ona da. Behartu beharra da seinale txarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.