andoni egana
HITZ ETZANAK

Fikzioa

2022ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Duela urte mordoa, adinean oso aurrera zihoan agure bat hurbildu zaio bertsolariari. «Nik ezagutzen zaitut zu. Telebisioan ikusten zaitut!», esan zion. Bertsolariak adarra jotzeko makina martxan izango zuen, eta, hizkeragatik nongoa zen antzemanda, «nik ere bai zu» erantzun zion. «Zu Goizuetakoa zara, inondik ere». Aitona mutu, harrituta. «Zer uste duzu, guk ere telebisiotik ikusten dugu makina bat sukalde-bazter txukun-txukuna ez dena». Aitonari koloreak mudatzen hasi zitzaizkionean jabetu zen bertsolaria txantxa hura argitzen ahalegindu behar zuela...

Atzoko egunkarian irakurri genuen Philippe Lacote, Boli Kostako zinema zuzendariari noiz eta nola sortu zitzaion zinemagile izateko grina. «Gogoan dut gaztetan Bruce Lee-ren film bat ikusten ari nintzela, eta eszena batean atzetik egiten ziotela eraso. Orduan, ikusle bat bere aulkitik altxatu zen, eta erasotzailea zegoen pantailaren zatia sastakatu zuen. Orduan jakin nuen nagusia izatean zinemagilea izango nintzela».

Errealitatea eta fikzioa. Nondik zer ikusten den eta nondik zer ez daitekeen ikus. Noiz hiltzen den benetan eta noiz gezurretan. Tranpa. Jolasa. Amarrua. Anabasa. Garai batean forma bat hartzen zuen munduan egote hutsak sortzen digun harridurak. Bestelakoak hartzen ditu orain...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.