andoni egana
HITZ ETZANAK

Lurra

2022ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Koldo Izagirrek honela hasi zuen Agirre zaharraren kartzelaldi berriak eleberria: «Lurra zekena da lurra gaitza da lurra ustela da lurra gogorra da lurra harritsua da lurra zikina da lurra astuna da lurra elkorra da lurra nekagarria da lurra latza da lurra amorragarria da lurra beltza da lurra tupaz betea dago lurra madarikazio bat izaten da lurrak ez du ematen kendu egin behar zaio lurra irauli egin behar da lurra zulatu egin behar duzu». Lurrak ez du gakotxik, norbere eskuak gako, ihes egiteko zulo bat egiten ari denarentzat.

Zerbait gehiago ere bada lurra. Lurra jabetza da, lurra tinkaturiko bandera da, lurra negozio bide da, esku hutsek arakatu ordez makina erraldoiek iraultzen dutenean.

Donostiako Udalak Espainiako Defentsa Ministerioari Loiolako kuarteleko lursailak erosi dizkio asko kostatako akordio batera iritsi ondoren. 73 milioi euro. Ez dakit asko den ala gutxi. Lurra azalera da, zerbait bada. Eta horrek bai, harritu nau: 17,5 hektarea alajaina! Bestelako neurgailurik ezean, futbol-zelaiekin alderatu ohi dut nik lurraren luze-zabalera. Eta Donostiako Loiolan armadak bere esku dauzkanak, hogei futbol zelai dira. Nik, «bi edo hiru futbol zelai» erantzungo nukeen, lursail horiei buruz galdetu izan balidate. Lurra zabala da... zenbaitentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.